2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Sitera sarrera

Gure proiektua bukatu ondoren Site bat sortu dut proiektuan zehar egindakoa laburbildu eta atal bakoitzaren funtzionamendua azaltzeko. Siteren esteka ondorengo hau da:
https://sites.google.com/s/0B9XsyMTusCAVa19xZVJyTWZ1Nk0/p/0B9XsyMTusCAVZ2xTa0l6ejFtSzQ/edit

2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea

Proiektuaren amaiera

 Hasteko estalkian bertan kokatu beharreko elementu elektroniko guztiak kokatu ditugu, hau da, led diodoa, borneak eta potentziometroa.


Koneksio guztiak amaitu ditugu potentziometro eta borneekin koneksioak eginez eroaleen bidez. Irteera eta sarrera koneksioak ere egin ditugu.


Ondoren iturriaren funtzionamendua konprobatu dugu baina arazo bat izan dugu, Bakarrik 6V lortzen genituen. 

Orduan koneksioak berriro konprobatu ditugu eta ondo zeudela ikustean arazoa potentziometroa zela ikusi dugu. Guk 4k7 -ko potentziometroa behar genuen eta 2k2-koa ari ginen erabiltzen.
 Horren ondorioz potentziometroa aldatu eta arazoa hori zela ikusi dugu.


Bukatzeko estalkia iturrira lotu eta proiektua amaitu dugu.



2017(e)ko martxoaren 25(a), larunbata

koneksioak

Gaurko saioan hasteko elikadura iturritik ateratzen diren lau eroale borneekin lotuko ditugun TE-206 terminalekin lotu ditugu eztainuaren bidez eta babesteko kable termofusibleak jarriz.
Ondoren kable beltza eta berdea, hauek ere elikatze iturritik datoz, etengailuarekin lotu ditugu. Gainerako taldeek puenteatu egin dituzte beraien elikatze iturriek etengailua zutelako. Gureak ez zuenez guk jarri behar izan diogu bat.
Azkenik pantaila eta erreguladorearen arteko koneksioa egin dugu, pantailako eroale txuria eta erreguladoreko gorria konektatuz.

2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

Erreguladorea

Gaurko saioan erreguladorea disipadorera lotu dut azkoin baten bidez. LM- 317ari krema bat jarri diot atzekaldean, disipadorearekin lotzen dugun tokian. Kremaren bidez beroa hobeto transmitituko da erreguladoretik disipadorera.

Ondoren eztainuaren bidez koneksioak egin ditut: kable urdinak erreguladorea eta potentziometroaren arteko koneksioa egingo du. Beltza berriz kondentsadorearen hanka negatibotik irten eta potentziometroraino iritsiko da.

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

Led diodoaren eta elikatze iturriarekin arteko koneksioa

Led diodoa energia iturruarekin konektatu dugu kable beltz baten bidez. Led diodoak elikatze iturria piztuta edo itzalita dagoen adierazteko balioko digu. Diodoa piztuta dagoenean elikatze iturria piztuta dagoela adieraziko digu eta itzalita dagoenean berriz, itzalita egongo dela. Koneksioa egiteko eztainua erabili dugu, metal hau korrontearen eroale ona baita.

Erreguladorea

Erreguladorearen muntaketaketarekin jarraitu dut eta koneksio guztiak amaitu ditut. Horretarako denbora guztian ondorengo eskemaren laguntza izan dut.

Eztainua erabiliz kondentsadoreak, erresistentzia eta erreguladorearen koneksioak egiteaz gain sarrerarako eta irteerarako koneksioak ere egin ditut.

Ondorengo pausua disipadorearekin elkartzea izango da eta hortik elikatze iturriarekin elkartzeko koneksioak egin beharko ditugu.

3D inprimaketa eta muntaketa estalkian

Oinarriaren azken pausuak ematen ari gara, eta horretarako, freeCAD-en diseinatutako estalkia inprimatu eta osagai elektronikoak jarri dizkiogu. Hau izan da prozesua:

Artxiboa stl-n jarri eta inprimatu egin dugu 3D inpresoran.
Eta hau izan da emaitza:

Ondoren, konektoreak, potentziometroa, etengailua, pantaila eta led-a sartzeko zuloak osagaiei moldatzeko handitu egin ditugu, lija bat erabiliz:

Osagai elektroniko guztiak kokatu ondoren hau izan da emaitza:

Azkenik energia iturriarekin lotu dugu,  torlojuek estalkiaren zuloekin koinziditzen zuten ziurtatzeko:

Torlojuek ondo enkaja zezaten zuloak energia iturrian egin behar izan ditugu eta bertan banatzaile hexagonalak jarri ditugu: